XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaurko Euskera daukagun tokietan ez dugula, ez bat eta ez beste.

1920.gn urtetik asi ta, azkeneko 50 urteetan ikusitakoa, ori da gure aztura (tradizioa) ta ori ez al da oñarri naiko sendoa? (Karmel 2-1971, 94.gn orrialdean).

Arantzazu`n Batzar Nagusian ziotenez, Hren auzia garbitzeko ta beraz erabakitzeko, Aintzintasuna ta Tradizioa zirala oñarri.

Ortarako aintzintasuna San Millan`go Becerro (larrukian) ageri zela... ta Nafarro garaian, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba ta Errioxan XIII`garren mendean bizi bizi zegoala.

Ordea, San Millan`go izen sailtxoaren aldean, askoz eta askoz izen geiago azaldu zaizkigu, ez XI`garren mendetik XIV`garreneraiñokoan bakarrik, baizik orduan eta leenagoko mendetan.

Erromatarreetatik asita XV`garren menderaño ugari ditugu; leenik toki ta erri izenetatik eta gero baita giza-emakumeenetatik ere.

Hren aztarnik gabe.

Naparroan Leire'ko garbitasunetan eta Iruña'ko Gotzaien garbitasunetan ori izen lerrokada! azaldu zaigu, euskal izenetatik, bat ez beste guziak, Hren aztarnik gabe; Gipuzkoan XV eta XVI'garren mendean gauza bera.

Argitara eman diran euskerazko idazkiak (impresos) ere izki ori gabe ditugula ikusi dugu.